lunes, 25 de febrero de 2013

Elurra teilatuan

Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan.

Riau, riau, riau
riaukataplau...

hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

Riau, riau, riau
riaukataplau...

hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

lunes, 26 de noviembre de 2012

ARROZ ESNEA 2007-07-17 arroz esnea Osagaiak: litro 1 esne 150gr-200gr arroz 200gr azukre Kanelie eta limoi azala Zelan egin: Esnea kaneliegaz eta limoi-azalagaz irikinarte berotzen ipinten dogu. Beste lapiko baten arroza uregaz estalita berotzen ipinten dogu irikinarte, ura kentzen dautzogu eta arroza gerorako gordeten dogu. Berotzen euki dogun esnetik kanelie eta limoi azala ataraten doguz eta irekiten euki dogun esnetara oraindik bero dagoen arroza botaten dogu, ordu erditan irekiten itziko dogu. Ordu erdi barru azukrea gehitzen dautzogu eta irekiten izten dogu, surtetik atara eta plater batera ataraten dogu. Kanela hautsa botaten dogu arroz-esnearen gainetik apaingarri moduan, frutak, pasak etab.be erabil litxakez estaltzeko.

viernes, 16 de noviembre de 2012

Ikusten duzu goizean argia hasten denean, menditto baten gañean, etxe ttipitto aintzin txuri bat, lau haitz haundiren erdian, txakur txuri bat atean, iturriño bat aldean han bizi naiz ni pakean. Nahiz ez den gaztelua, maite dut nik sorlekua, aiten aitek hautatua. Etxetik kanpo zait iduritzen nonbait naizela galdua. Nola han bainaiz sortua, han utziko dut mundua, galtzen ez badut zentzua. Ez da lurrean gizonik, printzerik ez erregerik, ni baño hobeki denik. Ba-dut andrea, ba-dut semea, ba-dut alaba ere nik. Osasun ona batetik, ondasun nahiko bestetik... Zer gehiago behar dut nik? Goizean hasiz lanean, arratsa heldu denean, nagusi naiz mahaiean. Kristau bat ona det hartu nik emaztea hartzean. Ez du me-egunean sartuko, uste gabean, txingar hezurrik eltzean. Etxean ditut nereak, akuillu, haitzur, goldeak, uztarri eta hedeak. Igazko ale ditut oraindik, txoko guztiak beteak. Nola igaro urteak ematen badu besteak, ez gaitu hilen goseak. Landako hiru behiak, esnez haunditu errapeak, aratxe eta ergiak. Bi idi haundi kopeta-txuri, bizkar-beltz, adar-haundiak, zikiro, bildots guriak, ahuntzak eta ardiak... Nereak dira guztiak! Ez degu behar lurrean, errez bizirik etxean, utzi laguna gabean... Jende beharrek ez dute jotzen gure etxeko atean, nun ez duten mahaiean, otoruntz ordua danean, lekua gure aldean

lunes, 12 de noviembre de 2012

Zeruan hodeiak daude
itsasoan txalupak
zapatak gustiz bustiak
gorputz osoa dardaka

Neguko eguraldia dago
eta uda oraintxe hasi da
trumoiak sumatzen dira
itsasertze honetan

Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.

Hondarraz beteta nago
nonbait txukundu beharra
goitik behera bustia
euriaren errua da

Haizeak erakusten digu
bere indar guztia
tximistak marrazkiak dira
ekaitzen bakardadean.

Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean

lunes, 29 de octubre de 2012

*OSAGAIAK NAHASTU ARE BAT  LORTU ARTE                                                                   ZATIAK HARTU , TALO FORME EMAN ETA GERO ERRE